ASISTENTZIA ETA ZERBITZU MAILA BIKAINA

PROFESIONALTASUNAGAITIK
GURENA Taldeko profesional guztiak koordinatuta ari dira lanean konponbideak modu globalean emateko, eta prestakuntza espezifikoa dute arlo soziosanitarioan eta egoitza arloan, bai mediku-taldeak, arlo psikosozialekoek eta gerokultoreek, bai zerbitzu osagarrietako nahiz kudeaketa arlokoek
ASISTENTZIAREN KALIDADEAGAITIK
Prestatuta gaude erabiltzaileei eta senideei erantzun egokia eta berehalakoa emateko, eta erabateko kontrola eta zerbitzu guztien segurtasuna bermatzen dugu.
DIZIPLINA ASKOTAKO LANAGAITIK
Taldea osatzen duen profesional talde handiak koordinatuta lan egiten du, erantzun egokia modu globalean prestatzeko.
ETENGABEKO PRESTAKUNTZAGAITIK
Profesional guztien etengabeko prestakuntza koordinatu eta bultzatzen dugu maila guztietan, zuzendaritzan nahiz zerbitzu osagarrien mailan.
ARRETA OSO ETA PERTSONALIZATUAGATIK
Pertsona bakoitza ezberdina da eta horregatik gure zerbitzuak bakoitzaren berezitasunetara egokitzen dira, banakako tratamenduaren bidez. .
SENIDEAKAZ DAUKAN
HURBILTASUNAGAITIK

Proaktiboak gara familiakaz daukaguzan harremanetan, izan be, informazino eta komunikazino sistematiko eta aldizkakoa izaten dogu eurekaz.
BARRUKO ARRETAGAITIK
Proaktiboak gara GURENA Taldean behar egiten daben personakaz daukagun informazinoan eta komunikazinoan, eta, gainera, ahalegina egiten dogu euren bizitza familiarra eta profesionala uztartu daien.
ZERBITZUEN ANIZTASUNAGAITIK
GURENA Taldean ematen diren zerbitzuak etengabe eboluzionatzen ari dira, adineko pertsona taldeek uneoro behar dutenaren arabera. . .
KOKALEKUENGATIK
Gure egoitzak biztanle gune nagusietan daude kokatuta, bai Bilbon, bai Bizkaiko beste eskualde batzuetan, betiere ondo komunikatutako ingurune naturaletan.
ADMINISTRAZIOAREKIN DUGUN ELKARLANAGATIK
Administrazioarekin konprometituta gaude hitzarmenen bidez, eta gure zerbitzuak nahiz etorkizuneko estrategiak Bizkaiko Foru Aldundiaren gerontologia planetan proposatutako ildoetan oinarritzen dira.