EGOITZA KONTZEPTU BERRI BAT, INGURUNERA IREKIA ETA ASISTENTZIA ZERBITZU BERRIAK DITUENA

Iñaki Iribar

Txurdinaga Gurena Gurena Taldearen laugarren egoitza da eta Bilboko Txurdinaga auzoan dago, Gabriel Aresti kalean zehazki, Bilboko erdigunetik 10 minutura.

Egoitza Gune honek 110 plaza libre eskaintzen ditu eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartutako 99 plaza.

Egoitzara iristeko aukera ezin hobea dago garraio publikoa erabilita; izan ere, autobus geltokia dauka 20 minutura (hainbat linea iristen dira geltoki horretara), eta laster metroko sarrera berria egingo dute aurre-aurrean.

Oso instalazio egokiak ditu, ondo hornituak eta berritzaileak, ariketa fisikoa egiteko nahiz aisialdiaz gozatzeko. Izan ere, egoitza hirigunean egon arren, kanpoko bi eremu zabal ditu horretarako.

Azken aurrerapen teknologikoak ditu kontrol eta segurtasun sistemetan.

Egoitza honen helburua da egoiliar bakoitzari zerbitzu osoa eta banakakoa ematea, arreta eta ongizate premia oinarrizkoak betetzeko eta gizarte-jardueretako programa zabal bat eskaintzeko.

 

Nahi baduzu, egoitzei eta diru-laguntzei buruzko foru-araudia eskatu dezakezu.



Txurdinaga GURENAk, plaza libreez gain, baditu Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartutako erregimenean dauden plazak ere.

 

ZERBITZU GUZTIAK ETA ETXEKO TRATUA



TXURDINAGA GURENAk zerbitzu hauek eskaintzen ditu: Gizarte Laguntza, gizarte-laguntzaile baten ardurapean. Arreta Psikologikoa, Psikologo baten ardurapean.
Terapia okupazionaleko zerbitzua.
Osasun arreta, bertako Mediku Zerbitzua eta Erizaintza Zerbitzua barne. Zerbitzu horretan geriatrian 20 urte diharduen medikua, OLT-EUD bat eta egoitzen sektorean esperientzia handia duten erizaintzako Laguntzaileak daude.
Bertako sukaldaritza, menuak edozein beharretara egokitzeko aukera ematen duena; medikuak eta dietistak zaindutako dieta espezifikoak prestatzeko aukera ematen du.
Errehabilitaziorako eta mantentzeko fisioterapia:
Horrez gain, gure erabiltzaile eta/edo senideei beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dizkiegu beste inora joan beharrik gabe. Horretarako, hainbat profesional ekartzen ditugu zentrora:

-Podologoa –Logopeda –Odontologoa –Laguntzak (edozein eratakoak eta edozein premiari erantzuteko) –Oftalmologoa –Etab.

 



Psikologia zerbitzua eta terapia okupazionala
Hasierako balorazio fisikoa, psikologikoa eta soziala egin ondoren, esku-hartze plan pertsonalizatu bat garatzen da, banako eta taldeko jarduera programa batean gauzatzen dena. Gure egoiliarren gaitasunak mantentzea eta narriadurari aurre hartzea da helburua.

Bestalde, senideek etengabeko aholkua eta informazioa jasotzen dute tratamenduaz, arreta-programaz eta adinekoaren eboluzioaz.
-Arreta pertsonalizatua.
-Balorazio psikikoa, funtzionala eta soziala.
-Aldizkako jarraipena.
-Trebetasun intelektualak eta funtzionalak mantentzea.
-Narriadurari aurre hartzea.
-Ezagutzaren eta zentzumenen estimulazioa.
-Psikomotrizitatea.
-Jolas-jarduerak eta aire zabalekoak.
-Familiekiko esku-hartzea: informazioa, orientazioa.

 



Kanpoko eta barneko kafetegi zerbitzua

Kafetegi bat antolatu da egoiliarra familiarekin edo lagunekin elkartzeko edo ospakizunak egiteko. Kafetegi horrek bi eremu bereizi ditu: bata, egoitzaren kanpoko aldean, egoiliarrak senideekin edo lagunekin egoteko; bestea, eraikinean bertan dagoen lokal bat da, terraza eta guzti, egoiliarrei eta/edo senideei eta kanpoko jendeari zerbitzua ematen diena.

 



Podologia eta ile-apaindegi zerbitzua

Ile-apaindegi eta podologia zerbitzua zentroko erabiltzaileek nahiz kanpoko jendeak erabili dezake (senideek, inguruko auzokideek, langileek...).

Aste batzuetako egonaldiak ere bai



Aldi baterako egonaldiak (egun batetik hasita gehienez 4 hilabetera).

Egonaldi iraunkorrak.

Gaueko egonaldiak
(eguneko, asteko eta/edo hileko).

Eguneko egonaldiak:
Eguneko harrera-zerbitzu honek etxeko zaintzaren osagarri izan nahi du eta egoitzan modu iraunkorrean egoteari alternatiba eskaini. Funtzio sozial eta asistentzialeko zerbitzu hau adineko pertsonen beharrei erantzuteko dago, minusbaliotasunak eduki edo ez, eta, aldi berean, laguntza psikosoziala ematen die senideei. Erabiltzailea egunean ordu batzuetarako joaten da zentrora, eta gainerakoa etxean ematen du. Horrela, adineko pertsona ez da bere familia- eta gizarte-ingurunetik bereizten. Aldi berean, adinekoaren autonomia, burujabetasuna eta gogo-aldartea sustatu nahi dira, pertsona bakoitzari egokitutako tratamendu indibidualizatuen bidez.

Gainera, senideei laguntza hobea emate aldera, ordutegi zabala eskaintzen da eta beharren arabera egokitu daiteke, bai hasieran, bai egoitzan dagoen bitartean. Areago, une jakin batean, senideei edo erabiltzaileari berari laguntzeko, egoitzan gaua pasatu beharko balu, erabaki hori hartzeko aukera egongo litzateke, egoitzako zuzendariarekin egoera zehatzari buruz hitz egin ondoren.

Oinarrizko zerbitzuak



Egoitza moduluka dago banatuta; horrela, solairu bakoitza erabiltzaileei beren mendekotasun-mailaren arabera, eta duten narriadura fisiko eta/edo psikikoaren arabera erantzuteko dago prestatuta.

Hiru solairuek modu independentean funtzionatzen dute eta bakoitzak langile egokiak ditu erabiltzaileen behar bio-psiko-sozialei erantzuteko. 

Solairu bakoitzak kontrol-postu bat dauka zerbitzuko langileentzat eta egoiliarrei arreta hobea emateko. Horrez gain, asistentzia, garbiketa, garbitegi eta sukalde zerbitzuetarako leku egokiak ditu.

Bestalde, solairu bakoitzean jateko eta egoteko gela bat dago, eta horrek asko errazten du erabiltzaileak moduluka antolatzea.

 



Solairuen araberako banaketa



ZERO SOLAIRUA

Solairu honetan daude: harrera-lekua, egongela eta bulegoak eta batzar-gela.



LEHEN SOLAIRUA

Solairu honetan daude: barruko eta kanpoko kafetegia (azken honetara kanpotik sartzen da), ile-apaindegia, podologoaren bulegoa, sukaldea eta garbitegia



BIGARREN SOLAIRUA

Guztira 39 plaza ditu, bi eraikinetan banatuta: Eraikin berriak 25 plazatarako edukiera dauka, 8 gela bikoitz eta 9 banako gelatan banatuta; azken horiek, gainera, bainugelaz gain, terraza ere badute, kanpoko aldera begira.

 

Azken honi pasagune batez lotuta dagoen alboko eraikinak 14 plaza ditu, 4 banako gela eta 5 gela bikoitzetan banatuta.

Eraikin horretan eta solairu horretan daude bulegoak, botikina eta errehabilitazio-gela.

Solairu horretan bertan dago kapera eta hor ematen dira mezak. Areto hori oso zabala da eta erabilera anitzetarako baliatu daiteke.

Aipatzekoa da, bestalde, egoiliarrek eta senideek erabiltzeko terraza. Mahaiz eta aulkiz hornituta dago eta erabiltzaileentzat guztiz erosoa eta praktikoa da. Jairen bat egiten dugunean eta/edo aire zabaleko jardueretan, terraza hori erabiltzen dugu.



HIRUGARREN SOLAIRUA

Guztira 59 plaza ditu, bi eraikinetan banatuta. Eraikin berriak 25 plazatarako edukiera dauka, 8 gela bikoitz eta 9 banako gelatan banatuta; azken horiek, gainera, bainugelaz gain, terraza ere badute, kanpoko aldera begira.

 

Azken honi pasagune batez lotuta dagoen alboko eraikinak 34 plaza ditu, 12 banako gela eta 10 gela bikoitzetan banatuta.

Solairu horretan bertan, jateko eta egoteko areto zabal bat dago, kanpoaldeko terraza bat eta lorategi eder bat, oso leku lasaian kokatuta. Lorategi horrek segurtasun neurri guztiak ditu, kanpoan segurtasunez ibiltzeko.

LAUGARREN SOLAIRUA

Guztira 63 plaza ditu, bi eraikinetan banatuta. Eraikin berriak 25 plazatarako edukiera dauka, 8 gela bikoitz eta 9 banako gelatan banatuta; azken horiek, gainera, bainugelaz gain, terraza ere badute, kanpoko aldera begira.

Azken honi pasagune batez lotuta dagoen alboko eraikinak 38 plaza ditu, 14 banako gela eta 10 gela bikoitzetan banatuta

 



BOSGARREN ETA SEIGARREN SOLAIRUAK

Bosgarren eta seigarren solairuak eraikin berrian daude kokatuta.

Bosgarren solairuan jateko eta egoteko gela bat dago, eta, horrez gain, kontrol-gela eta atiko handi bat, erabiltzaileei ikuspegi ederra eta 250m2 terraza-solariuma eskaintzen diena. Seigarren solairuan, berriz, terraza-begiratoki bat dago, edozein jangela-egongelaren itxura eta tamainakoa, baina kanpoaldera begira eta ikuspegi ederrak eskaintzen dituena.



ZERBITZUEN EZAUGARRIAK

SUKALDEA

Kalitate handiko zerbitzua emateko diseinatuta dago, eta baldintza guztiak betetzen ditu bertako sukalde-zerbitzua egiteko.
Sukaldeko instalazioetan erabiltzaileentzat janariak prestatzeko azken teknikak aplikatu dira; horrela, etxeko sukaldaritza eta sukaldaritza tradizionalaren abantailak ematen ditu.

Garbitegia

Solairu guztiek dute garbitegi-zerbitzurako sarbidea, instalazioetan barruko tobera-sistema bat jarri delako.

Aparkalekuak

Bi solairutan garaje-partzelak daude. Horrela, une jakin batzuetan (egoiliarra zentrora iristen den lehenengo egunean, sortu litezkeen larrialdietan, etab.) senideek aparkatzeko partzela bat izan dezakete, egoitzara azkar eta eroso etorri ahal izateko.



Sistema domotiko aurreratua

Erabiltzaileei sistema domotiko aurreratu baten bidez laguntzen zaie; esate baterako, gelen eta kontrol-postuaren arteko komunikazioa hari gabeko telefono bidez egiten da.
Telefono horiek jotzen egoten dira laguntzailea gelara etorri eta txartel pertsonalizatua pasatu arte. Horrela, erreakzio-denborak eta emandako arreta-motak erregistratzen dira, baita nor den egoiliarra eta nor esku hartzen duen laguntzailea.
Ordenagailu zentralean dena informatizatuta eta gordeta gelditzen da.

 



Asistentziaren kalitatea

Asistentziaren kalitatea bermatuta dago; batetik, baliabide tekniko egokiak ditugulako, eta, bestetik, prestakuntza bikaineko lantaldea dugulako. Lantaldeak modu koordinatuan egiten du lan, erabiltzaileak artatzerakoan kontrol eta segurtasun handiagoa bermatzeko, bakoitzak duen mendekotasun-maila eta beharrizanen arabera.

 



Horrez gain, zentroko profesional guztiek, hasi zuzendaritza taldetik eta laguntzaileetaraino, etengabeko prestakuntza prozesuetan parte hartzeko aukera dute, beren ezagutzak eguneratuta edukitzeko. Areto zabalak ditugu erabilera horretarako.

 



Txurdinaga GURENA
Gabriel Aresti, 40
48004 BILBAO
Tel.: 94 402 25 70
e-mail: txurdinaga@gurena.com

Izena
Abizenak
Helburua
Herria
Probintzia
Telefonoa
Posta elektronikoa
e-mail *
Mezua
 
Código de seguridad
Repetir código de seguridad *

Txurdinaga GURENA
Gabriel Aresti, 40
48004 BILBAO
Tel.: 94 402 25 70
e-mail: txurdinaga@gurena.com