Marisol Couceiro

Loiu GURENAko zuzendaria

Loiu GURENA egoitza gune bat da, eta babespeko apartamentuak ere hartzen ditu barne.
Loiu GURENA ingurune ederrean dago, Bilbotik hamar minutura, eta 31.000 metro koadroko finka batean kokatuta. Instalazio oso egokiak ditu, berritzaileak eta ondo hornituak, ariketa fisikorako nahiz denbora libreaz gozatzeko, natura-gune zabalak baititu inguruan.
.

 

Egoitzak azken aurrerapen teknologikoak ditu kontrol eta segurtasun sistemetan.

Egoitza honen helburua da egoiliar bakoitzari zerbitzu osoa eta banakakoa ematea, arreta eta ongizate premia oinarrizkoak betetzeko eta gizarte-jardueretako programa zabal bat eskaintzeko

 

Txoko zerbitzua
Ondoko eraikin batean ondo hornitutako eremu bat antolatu da, egoiliarrek edo erabiltzaileek batzarrak eta familia-ospakizunak egin ditzaten edo lagunekin egon daitezen.

 

Nahi baduzu, egoitzei eta diru-laguntzei buruzko foru-araudia eskatu dezakezu.

Loiu GURENAk, plaza libreez gain, baditu Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartutako erregimenean dauden plazak ere.

 
Loiu GURENAk duen egoitza-ereduaren asmoa da adinekoentzat bigarren etxea izatea eta familiei laguntza ematea.

Gizarte eta osasun arretarako zentroa garen aldetik, bizi-kalitatea garatzen laguntzen dugu; horretarako, oinarrizko beharrizan guztiei erantzuten diegu, behar dituzten zerbitzuak eta laguntza profesionala eman, eta zainketa pertsonala eta afektiboa bermatzen diegu, etxean bezala egon daitezen

Asteburuetako edo aste batzuetako egonaldiak ere baii

Loiu GURENAn malgutasun guztia eskaintzen dugu aldi baterako egonaldiak egiteko; horrela, adineko pertsonak zaintzen dituzten senideek astebeteko atsedenaldia edo oporraldia hartu dezakete.

Oinarrizko zerbitzuak

EGOITZA

Egoitza moduluka dago banatuta; horrela, solairu bakoitza erabiltzaileei beren mendekotasun-mailaren arabera eta duten narriadura fisiko eta/edo psikikoaren arabera erantzuteko dago prestatuta.

Hiru solairuek modu independentean funtzionatzen dute eta bakoitzak langile egokiak ditu erabiltzaileen beharrizan bio-psiko-sozialei erantzuteko.

Solairu bakoitzak kontrol-postu bat dauka zerbitzuko langileentzat eta egoiliarrei arreta hobea emateko. Horrez gain, asistentzia, garbiketa, garbitegi eta sukalde zerbitzuetarako leku egokiak ditu.

Zerbitzuaren ezaugarri batzuk

Domotika-sistema aurreratua
Domotika-sistema aurreratua dago instalatuta erabiltzaileei arreta emateko; esate baterako, gelen eta kontrol-postuaren arteko komunikazioa hari gabeko telefono bidez egiten da.
Telefono horiek jotzen egoten dira laguntzailea gelara etorri eta txartel pertsonalizatua pasatu arte. Horrela, erreakzio-denborak eta emandako arreta-motak erregistratzen dira, baita nor den egoiliarra eta nor esku hartzen duen laguntzailea.
Ordenagailu zentralean dena informatizatuta eta gordeta gelditzen da
Ohe soziosanitarioak
34 ohe soziosanitario gela bikoitz eta banakoetan banatuta, oxigenoz eta ateratze-sistemaz hornituta.
Arreta profesionala bermatuta dago 24 orduetan, osasun-langile espezializatuen ardurapean (medikua eta OLT).

Lehen solairua

Besteak beste, solairu honetan daude harrera-gela eta zuzendaritzaren bulegoa; osasun zentroa eta arreta sanitariokoa, errehabilitazio-gela, zentro psikosoziala, eta batzar-gela eta bisita-gela.
Gelak
49 plaza ditu guztira, 12 gela bikoitz eta 27 banako gelatan banatuta.

Eremu komunak eta zerbitzu guneak
Solairu honetan dago Laida Aretoa, egoteko eta atseden hartzeko leku zabala, Urkiola Parkera (barruko lorategia) eta kanpoko terrazara ematen duena (Bizkaiko Begiratokia). Solairu berean daude Txorierri jangela (76 pertsona) eta Uribe jangela (32 pertsona).

Bigarren solairua

Gelak
75 plaza ditu guztira, 21 gela bikoitz eta 33 banako gelatan banatuta.
Eremu komunak eta zerbitzu guneak
Laga Aretoa edukiera handiko gela bat da, Gorbea Parkera ematen duena, eta Urkiola Parkearen gainean dago.
Laga Jangela izen bereko aretoarekin bat eginda dago, eta teilatupeko eremu zabal eta berezia osatzen du.

Zerbitzuetarako beheko solairua

Hirugarren solairua

Gelak
52 plaza ditu guztira, 13 gela bikoitz eta 26 banako gelatan banatuta.


Eremu komunak
Aipagarriena Enkarterri izeneko Egongela-Jangela da, erabilera anitzeko gune zabala.

uuuuu

Zerbitzuetako beheko solairua

Sukaldea
Proiektuari eta ekipamenduari esker, egoitzatik kanpo zerbitzua eman ahal izateko osasun-baimena ateratzeko aukera ematen du.
Kalitate handiko zerbitzua emateko diseinatuta dago, eta baldintza guztiak betetzen ditu bertako sukalde-zerbitzua egiteko.
Sukaldeko instalazioetan erabiltzaileentzat janariak prestatzeko azken teknikak aplikatu dira; horrela, etxeko sukaldaritza eta sukaldaritza tradizionalaren abantailak ditu.
Garbitegia
Solairu guztiek dute garbitegi-zerbitzurako sarbidea, instalazioetan barruko tobera-sistema bat jarri baita

KANPOKO EREMUAK

Urdaibai Parkea
Egoitza honen ezaugarri berezietako bat da kanpoko eremu batean kokatuta egotea, 30.000 m2-ko finka batean, hain zuzen; horietatik erdia baino gehiago berdeguneak dira
Aparkalekuak
Sarrera nagusiaren aurrean 175 ibilgailurentzako aparkaleku handi bat dago. Bestalde, babespeko apartamentuen ondoan bi aparkaleku egin dira zerbitzuko langileentzat eta bisitarientzat
Txokoa
Aparteko eraikin batean familia elkartzeko eta jai pribatuak egiteko leku bat erreserbatu da. Alternatiba horri esker, etxeko moduan edo norberaren txokoan bezala prestatu daiteke janaria.

Babespeko apartamentuak

Eraikinak hiru solairu ditu eta horietan 43 apartamentu daude; 35 banakoak dira eta 8 bikoitzak.
Eremu komunak leku zabala du, eta hor daude terraza, Larrabasterra Aretoa eta Uribe Jangela.
Era berean, egoitzarekin batera ditu zenbait gune: medikuaren bulegoa, ile-apaindegia, irakurgela eta internet.
Arreta eredua
Babespeko apartamentuen erabiltzaileek zerbitzu jakin batzuk kontratatzen dituzte. Kontratuan jasotzen diren zerbitzuez gain, aukerako beste batzuk ere eskatu daitezke.
Apartamentu bakoitzak interkomunikazio-sistema eta deitzeko botoi bat dauka, abisuak emateko edo larrialdi egoeretarako.
Inolako gatazkarik egon ez dadin, eta goragoko administrazioaren bitartekotza eskatu behar ez izateko, gizarte-langile bat arduratuko da erabiltzaileen arteko elkarbizitzaz.

Zerbitzuaren ezaugarriak
Apartamentuetako erabiltzaileek honako abantailak eta zerbitzuak izango dituzte: apartamentuan bertan jasoko dituzte egindako erosketak, zentroa bera arduratuko baita entregak koordinatzeaz.

Egoitzan sartu beharra izanez gero, lehentasuna izango dute eta ez dute itxarote-zerrendan izena eman beharko.

Nahi izanez gero, egoitzak antolatzen dituen ekintza guztietan parte hartu ahal izango dute: jarduerak, txangoak, jaiak...

Posta modu pribatuan jasoko dute; horretarako, postontzi pertsonalizatuak izango dituzte apartamentuen kanpoko sarreran.

Zentroaren proposamenetan agertu ez arren, aukerako beste zerbitzu batzuk eskatu ahalko dituzte; zuzendaritzak baloratu egingo ditu eta irtenbide egokiak emango ditu.

Banako apartamentuak 25 m2-tik hasita; bikoitzak 36m2-tik 50 m2-rainokoak

Babespeko apartamentuak egoitza gunean kokatuta daude eta adinekoei bizileku atsegina eskaintzen diete, betiere segurtasun-, askatasun- eta autonomia-maila handi batekin, bakoitzak bere bizitza soziala egin dezan eta bere zaletasun eta interesen araberako harremanak izan ditzan. Aukerako elkarbizitza eredu hau eguneroko bizitzan behar diren jarduera guztiak -edo ia guztiak- beren kabuz egiteko gai diren adinekoei dago zuzenduta, eta soberan betetzen ditu haien intimitate eta burujabetasun nahiak, eta, hala nahi izanez gero, mantenu, segurtasun, mediku-laguntza, atseden eta higiene beharrak aseko zaizkie.
.

Etxeko animaliak

Lagun egiteko animaliek duten eragin terapeutiko frogatuaz gain, pertsona nagusi askok ez dute bere maskotagandik banandu nahi izaten; horregatik, Loiu GURENAn bakoitzak bere txakur, katu edo txoriarekin bizitzeko aukera dauka.

Oinarrizko zerbitzuak

Aukerako zerbitzuak

Asistentziaren kalitatea bermatuta dago; batetik, baliabide tekniko egokiak ditugulako, eta, bestetik, prestakuntza bikaineko lantaldea dugulako. Lantaldeak modu koordinatuan egiten du lan, erabiltzaileak artatzerakoan kontrol eta segurtasun handiagoa bermatzeko, bakoitzak duen mendekotasun-maila eta beharrizanen arabera.
Horrez gain, zentroko profesional guztiek, hasi zuzendaritza taldetik eta laguntzaileetaraino, etengabeko prestakuntza prozesuetan parte hartzeko aukera dute, beren ezagutzak eguneratuta edukitzeko.
Loiu GURENAk honako zerbitzuak ditu: Gizarte Laguntza, gizarte-laguntzaile baten ardurapean.

-Laguntza Psikologikoa, Psikologo baten ardurapean.

-Osasun Arreta, Mediku Zerbitzua eta Erizaintza Zerbitzua barne. Hor sartzen dira OLT-EUD eta Erizaintzako Laguntzaileak.

-Sukaldaritza zerbitzua (sukaldeko zerbitzuan dauden profesionalek zentroan bertan prestatzen dute jatekoa).

Errehabilitazio-zerbitzua.



BIZKAIBUS – LINEA: 2153 BILBAO-LOIU-Lauroeta
Lauroetako geltokia, 7. zk.aren aurrean (Urdaneta)


Bilboko geltokiak:

• Zunzunegi Etorbidea, 1 (tranbiaren ondoan)
• Kale Nagusia, 63
• San Jose Plaza (Elkano kalea, 5)
• Museo Plaza, 1 (Arte Ederren Museoa)
• Deustuko Unibertsitatea
• Deustuko San Pedro Plaza

Loiu Gurena
Unbetxiki Bidea, 9
48180 LOIU - BIZKAIA

Tel.: 94 453 00 49
Faxa: 94 471 01 79

e-posta: loiu@gurena.com



Izena
Abizenak
Helburua
Herria
Probintzia
Telefonoa
Posta elektronikoa
e-mail *
Mezua
 
Código de seguridad
Repetir código de seguridad *

Unbetxiki Bidea, 9
48180 LOIU - BIZKAIA

Tel.: 94 453 00 49
Faxa: 94 471 01 79
e-mail: loiu@gurena.com