Luis María Muga Villodas

Indautxu GURENAko zuzendaria

Indautxu GURENA da taldearen baitan urte eta esperientzia gehien duen egoitza. 1998an ireki zenetik gaur arte, ia etengabe bete izan dira bertako plazak.

Indautxu GURENAren ezaugarrietako bat da Bilbo erdi-erdian dagoela. Izan ere, Gregorio de la Revilla kalean dago, Indautxu Plazatik metro batzuetara. Beraz, Indautxu GURENA oso hurbil dago Bilboko edozein tokitatik, are gehiago gaur egun, Metroarekin eta hiriko garraio publikoarekin.

Taldeko beste egoitzetan bezala, Indautxu GURENAn txeraz lan egiten dugu gure egoiliarrekin eta haien senide eta lagunekin.
Familiaren inplikazioa eta egoitzaren eguneroko bizitzan parte hartzea da gure helburuetako bat, gurekin bizi diren guztiek egonaldi hobea izan dezaten.

 





Indautxu GURENAn erabiltzaileentzako benetako famili giroa sortzen ahalegintzen gara. Egoitzei buruz estatuan egin diren azterketen arabera, hirigune handietan dauden zentroen artean, 100 onenen artean dago katalogatuta.

Indautxu GURENAk 61 plaza ditu, mediku-talde propioak artatuta, eta profesional talde bat egoiliarrek dituzten beharrizan psikosozialei eta bizi-premia guztiei erantzuteko, sukaldea eta garbitegia barne.

 

Nahi baduzu, egoitzei eta diru-laguntzei buruzko foru-araudia eskatu dezakezu.



Indautxu GURENAk, plaza libreez gain, baditu Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartutako erregimenean dauden plazak ere.

 

Zahartzaroko dementziak dituzten pertsonentzako arreta berezia

Zahartzaroko dementziak dituzten pertsonentzako arreta berezia

Indautxu GURENA
k arreta berezia ematen die dementziak dituzten egoiliarrei. Xede horretarako, egoitzako gelak dauden lau solairuetako bi ditugu egokituta.

Gure gizartean gero eta ugariago agertzen diren eritasun horien inguruko egoerak eta pazienteari sortzen dizkioten beharrizanak arreta bereziz artatzen ditugu xede horretarako erreserbatuta dauden guneetan.

 

Indautxu GURENAren egoitza eredua da adinekoentzat bigarren etxea izatea eta senideei behar duten laguntza ematea.

Gizarte eta osasun arretarako zentroa garen aldetik, bizi-kalitatea garatzen laguntzen dugu; horretarako, oinarrizko behar guztiak betetzen ditugu, behar dituzten zerbitzuak eta laguntza profesionala eman, eta zainketa pertsonala eta afektiboa bermatzen diegu, etxean bezala egon daitezen.

 

Aste batzuetako egonaldiak ere bai

Indautxu GURENA
n malgutasun guztia eskaintzen dugu aldi baterako egonaldiak egiteko; horrela, adineko pertsonak zaintzen dituzten senideek astebeteko atsedenaldia edo oporraldia hartu dezakete.





 

Oinarrizko zerbitzuak

EGOITZA
Egoitzako behe-solairuetan daude zerbitzu guneak eta denek erabiltzeko gunerik gehienak.
Gelak goiko lau solairuetan daude. Lau solairuetatik bigarrena eta hirugarrena dementziak dituzten pertsonentzat dira.
Solairu bakoitzeko arreta asistentzialaren antolamendua erabiltzaile bakoitzari egokitzen zaio daukan mendekotasun-mailaren eta narriadura fisikoaren arabera, eta azpimarratzekoa da dementzia duten pertsonei ematen zaien arreta berezia.

Beheko solairua

Denentzako guneak eta zerbitzu guneak
Solairu honetan daude harrera-gela eta zuzendaritzaren bulegoa; osasun zentroa eta arreta sanitariokoa ditu, errehabilitazio-gela, zentro psikosoziala, eta batzar-gela eta bisita-gela.
Kapera erabilera anitzeko toki zabala da; horregatik, jantoki gisa eta jarduera psikosozialetarako ere erabiltzen da.

Lehenengo solairua

Logelak
Bederatzi gela daude eta 11 plaza ditu guztira; 2 gela bikoitz eta banako 7 gela.
Denentzako guneak eta zerbitzu guneak
Solairu honetan daude ile-apaindegia, mediku-bulegoa eta egongela.
Jantoki txiki bat ere badago, solairuan bertan gosaltzeko eta askaltzeko.

Bigarren eta hirugarren solairuak

Bi solairu hauek dementzia-mota ezberdinak dituzten pertsonak artatzeko dira. Solairu biek konfigurazio berdintsua dute, eta solairu bakoitzean gela eta plaza kopuru berdina dago.
Gelak
Solairu bakoitzak 20 plaza ditu, 6 gela bikoitz eta banako 8 gelatan banatuta. Denentzako guneak eta zerbitzu guneak Solairu bakoitzean egongela eta jantoki txiki bat dago.

Laugarren solairua

Gelak
19 ohe ditu, 14 gelatan banatuta; 5 banakoak eta 9 bikoitzak.
Denentzako guneak eta zerbitzu guneak
Besteetan bezala, egongela eta jantoki txiki bat daude.

Zerbitzuetako beheko solairua

Sukaldea eta garbitokia.
Solairu honetan sukaldea eta garbitokia dagoz. Bi zerbitzuak egoitzan bertan egiten dira oso-osorik.
Beste instalazino batzuen artean, solairu honetan jantoki bat, egongela bat (telebista eta guzti) eta errehabilitazinorako areto bat dagoz
Patioa
Barruko patioa da egoiliarrek eta bisitariek gehien estimatzen duten guneetako bat. Bilboko erdigunean kokatuta egon arren, aire zabalean egoteko aukera ematen du, egoitzatik irten gabe.
Gune atsegin hori landarez ondo hornituta dago eta hainbat ospakizun egiteko erabiltzen da; eguraldi ona dagoenean, hainbat jende egoten da bertan. Bertan egoteko eta paseatzeko erabili daiteke.
Asistentziaren kalitatea bermatuta dago; batetik, baliabide tekniko egokiak ditugulako, eta, bestetik, prestakuntza bikaineko lantaldea dugulako. Lantaldeak modu koordinatuan egiten du lan, erabiltzaileak artatzerakoan kontrol eta segurtasun handiagoa bermatzeko, bakoitzak duen mendekotasun-maila eta beharrizanen arabera.
Horrez gain, zentroko profesional guztiek, hasi zuzendaritza taldetik eta laguntzaileetaraino, etengabeko prestakuntza prozesuetan parte hartzeko aukera dute, beren ezagutzak eguneratuta edukitzeko.
Indautxu GURENAk zerbitzu hauek eskaintzen ditu: -Gizarte Laguntza, gizarte-laguntzaile baten ardurapean.
-Arreta Psikologikoa, Psikologo baten ardurapean.
-Osasun Arreta, Mediku Zerbitzua eta Erizaintza Zerbitzua barne.
-Sukaldaritza zerbitzua (sukaldeko zerbitzuan dauden profesionalek zentroan bertan prestatzen dute jatekoa).
-Errehabilitazio-zerbitzua

Bertako mediku-zerbitzua


Bi mediku eta erizain tituludun bat daude egoiliarren beharrizanei egunero erantzuteko, bakoitzaren historial klinikoa kontrolatuz..

Asistentzia psikosozialeko zerbitzua.
Psikologoa, gizarte-laguntzaileak eta gizarte-eragileak arduratzen dira arlo horretako beharrizanei erantzuteaz; horretarako, egoiliarren eta senideen arretarako eta animaziorako programa bat garatzen dute, egoitzan bertan era guztietako tailer okupazionalak garatuz, eta kanpora begira, ibilaldiak eta txangoak eginez. Bestalde, edozein kudeaketa administratibo egiteko aholkua eta laguntza ematen zaie egoiliarrei eta senideei.

Indautxu GURENA
Gregorio de la Revilla, 28
48010 BILBAO
Tel.: 94 444 34 04
Fax: 94 443 25 86
e-mail: indautxu@gurena.com

Izena
Abizenak
Helburua
Herria
Probintzia
Telefonoa
e-mail
e-mail *
Mezua
 
Código de seguridad
Repetir código de seguridad *

Gregorio de la Revilla, 28
48010 BILBAO
Tel.: 94 444 34 04
Fax: 94 443 25 86
e-mail: indautxu@gurena.com